XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mintzaire guzietan aurki ditazke hitz frango bitxiak: frantsesez:

Bainan horiek oro lehenagoko gora beheren seinaleak dira.

Guk oraiko euskaratik nahi dugu aintzinatu euskararen bateratzeko, bainan euskalkien egoeraz konturatuz eta bakotxak zerbaitetan amor emanez elgar ulertzeko gisan.

Ikusirik azken hamar urte hauietan zer aurrerapen egin den batasunari buruz nahi ginuke orai ikusi ortografia batuaren osoki finkatzeko nun aurki dezakegun H letra, erran nahi baitu nun behar den ezarri.

Hortarako ez dugu hitz guzien zerrenda emanen egun, nahiz beharko den eman hiztegi batean.

Nahiago ditugu bildu hitzerroak edo hitz-gakoak, erran nahi baita hitz familia batean bakarrik aipatuko dugula hitz laburrena, hitz familiaren erroa edo sustraia.

Har dezagun etsenplu bat: Oihu.

Beraz oihu bakarrik aipatuko dugu eta erran gabe doa oihu-rekin eginak diren hitz guziak oihu bezala idatziko direla: oihualdi, oihugile, oihuegin, oihugia, oihuka, oihukari, oihukatu, oihulari, oihumin, oihuska, oihuti....

H letra aurki ditaike hitz aurrean bokal edo diptongo baten aintzinean.

Ikus Ibon Sarasola: Euskal Hiztegi arau emailea - Hirugarren zatia H letra 359-410 orrialdea.

Nahi ginuke erran iduri zaikula oso ongi egina dela hiztegi hori eta bizpahiru hitz goiti beheiti hala nola hauzapez edo auzapez eta hibai, nahiago baiginuke ibai h-rik gabe, H letran dauden hitz guziak on har ditaizke.

Horietan zonbeit bereziko ditugu, ez baitira hitz hutsak, gramatikan erabiltzen diren hitzak ordea.

1. demostratiboak: hau, hori, hura.

2. adberbioak: hula, hola, hala.

3. Adverbio demostratiboak: hemen, hor, han.

4. presentatzekoak: huna, horra, hara.

5. kantitatezkoak: hoin, hain.

Hitz berean ez ditaike aurki bi h eta beraz h-ekin hasten den hitz batek ez du bertze h -rik hartzen.

Hortakotz Xiberotarrek idazten dute haur bainan aurhide (* haurkide), hortakotz ere hauzo balinbadugu auzaphez idazten zen p azpiratuak haizatzen haitzuen hastapeneko h a.